Sekzio aparte bat behar luke proiektuaren garapenean, nahiz eta ez jakin eskertu edo damutu.
...dena dela, Olatz, pertsonaia ilustrea, onerako edo txarrerako---
..." CONTINIUM baten bi poloetan jarriko bagenitu gizakiaren gaitasun handienetariko bat eta duen akatsik nagusienetarikoa, ikusiko genuke...punta batean,natura bere alde erabiltzeko doaia eta beste puntan, eraldaketa horretan natura ez errepetzea. Continium honen erdian topatuko dugu oreka, non proiektatu beharko dugu natura erabiliaz, errespetuz."
...eta Zumaian... batetik natura. Eta ez da erraza topatzen itsasoa eta lurraren arteko muga hori baino toki aproposagorik, non natura hain indartxu azaltzen den. Eta hemen, itsasoa borrokan, Flyschekin. orain dela 50 miloi urteko historiak kontatzen dizkigute. Bizi-entziklopediak. hain ikusgarri, hain indartsu eta hain ahul...eta batetik...eta norbaiten hitzak lapurtuaz..."la arquitectura exalta algo. Por eso, allí donde no hay nada que exaltar, no puede haber arquitectura" eta bai, azken paraje hau, herriaren jomuga dena, azken espazioa. iritsi eta geratzeko. eta geratze horretan bertan hasteko eta egiteko. sortu zerbait, zerbait hori IZAN dadin. eta izan dadila behar den artean, nahi den artean, eta gogoratzen den artean. Eta gero?
...eta berriz ataskatzen naiz, ze lehen zaila zen esatea NOIZ...
eta gero?
naturaren aurrean jartzen gara, begietara begiratzen diogu, eta uzten badigu... dominatzen dugu.
baina hasten da hor ziklo bat, non bera den jabe, eta guk jabetza lapurtzen diogu....baina agian itzuli beharko litzaioke jabetza hori egunen batean. Eta berriz hitzak lapurtzen ditut, eta diot...
"la arquitectura es una mezcla paradójica de poder e impotencia"...eta ados, orain gu garaile, eta bagatuz eta eraldatzen dugu, eta erabiltzen dugu...ETA GERO? betirakotasunez hasi gara bapatean. apenas bila genezake inguruan orain mila, bi mila urteko aztarnarik, gutxiago atzerarako bidaiakoak. baina guk bai, guk gure arraskoa utzi nahi dugu beti eta betirako, eta ukituaz baino, txikituaz iristen gara. hala, suma dadila... "lo triste de la arquitectura moderna es la resistencia de su material". Agian Noiz Eta Gero erantzuteko, NOLA erantzun beharko dugu.
...eta NOLA?...eta hemen berriz ataskatu naiz...
(Wittgenstein, Koolhaas eta Quintana-ren hitzak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario